Enpresak bi arrazoi eman ditu zentrala ixteko: energia eskaera jaitsi dela eta ingurumen arazoak sortzen dituela.
Eitb.com, 07/06/2012 17:25:00
Pasaiako zentral termikoa (Gipuzkoa) ixteko asmoa duela baieztatu du gaur Iberdrolak. Enpresako komunikazio sailetik Oarso Bidasoko Hitza-ri
esan diotenez, ixteko proposamena gaur edo bihar aurkeztuko dute
Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioan, eta horrek hartu beharko
du Iberdrolaren eskaeraren gaineko erabakia.
Enpresako iturrietatik esan dute erabaki hori bost edo sei hilabete barru emango dutela.
Iberdrolak bi arrazoi eman ditu zentrala ixteko.
Batetik energia eskaera jaitsi dela, eta bestetik ingurumen arazoak
sortzen dituela. Hala, enpresaren komunikazio sailetik esan dute
oraindik ez dakitela zentralarekin harremana duten erakundeekin
enpresaren buruek hitz egin duten ala ez.
1967an zabaldu zuten
Donibaneko zentrala, energia sortzeko Errusiatik ekarritako ikatza
erabiltzen du: Pasaiako portuaren trafikoaren %20 ingurukoa da ikatz
horren joan-etorria.
Langileen etorkizuna
67 langilek lan egiten dute egun Donibaneko egoitzan. Enpresako komunikazio arduradunek esan dute langile horiei hainbat aukera emango dizkietela. Hala, aurre erretiroak egingo dituztela aurreikusi dute, eta gainontzeko langileei Iberdrolaren beste lantegietan lanean jarraitzeko aukera emango diete.
Santurtziko
antzinako zentral termikoaren (ezkerrean) eta Ziklo Konbinatu berriaren (eskuinean) irudiak Algortatik hartuta; argi ikus daiteke alde handia dagoela tamainari dagokionez. Iturria: Bizkaiaenergia.com |
Santurtziko (Bizkaia) zentral termikoan antzeko prozedura jarraitu dutela nabarmendu dute enpresatik.
Pasaiako Zentralaren ezaugarriak, Greenpeace erakundearen webgunean (PDF, 2010)
No hay comentarios:
Publicar un comentario