Errefuxiatuei laguntza emateko Batzordeak Euskadin 112 pertsonei lagundu zien asiloa eskatzen 2011n, urtebete lehenago baino % 51,31 gehiago; halere, 7 pertsonek bakarrik lortu zuten.
Eitb.com, Erredakzioa,19/06/2012 17:17:00
Errefuxiatuei laguntza emateko Batzordeak Euskadin 112 pertsonei
lagundu zien asiloa eskatzen 2011n, urtebete lehenago baino % 51,31
gehiago; halere, 7 pertsonek bakarrik lortu zuten, Javier Galpasoro
erakundeko presidenteak jakitera eman duenez.
Galparsorok Bilbon
eskainitako prentsaurreko batean bere erakundearen datuak ezagutzera
eman ditu, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta.
Azaldu
duenez, pertsona errefuxiatua bere herrialdetik kanpo babesa bilatzen
duena da, besteak beste, honako arrazoi hauengatik: "arrazagatik,
herritartasunagatik, talde sozial jakin batekin izandako loturagatik
edota iritzi politikoengatik jarraitua izatea". Halaber, duela hiru
urtetik "genero indarkeriarengatik" ere ihes egiten dutela nabarmendu
du.
Euskadin asiloa eskatu duten pertsonen artean % 92a Afrikatik
zetorren, batez ere, Boli Kostatik, Kongoko Errepublika Demokratikotik
eta Nigeriatik.
"Hellas Hell: El infierno de los refugiados en Grecia" from Sinergy Project on Vimeo.
Informazio gehiago
Argazkiak: El día de los refugiados bajo el lente de un fotógrafo premiado. BBC Mundo, Miércoles, 20 de junio de 2012
No hay comentarios:
Publicar un comentario