176.049 PERTSONA
Argazkia: Europa Press |
BILBO, 2012/06/07 (EUROPA PRESS)
Atzerrian jaiotako pertsonak 176.049
ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2011. urteko urtarrilaren 1ean,
hau da, biztanle guztien %8,1, Eustaten datuen arabera.
EAE osokoa baino portzentaje handiagoa zutenak 54 udalerri
ziren: 21 Arabakoak ziren, eta haietatik 13 udalerri %10en gainetik
zeuden, gehienak Errioxakoak. Aitzitik, hamar udalerritan ia ez zegoen
atzerrian jaiotakorik (%2ren azpitik), hauen artean zazpi Gipuzkoakoak,
eta Bizkaian ez zegoen horrelakorik. Berastegik izan ezik, denek 500
biztanle baino gutxiago zituzten.
Bestalde, hiriburuek EAEk baino atzerrian jaiotako pertsonen
portzentaje handiagoak zituzten 2011. urtea hastean: Gasteizek zuen
handiena, %11,6rekin; ondoren Bilbok, %10,1ekin; eta azkenik, Donostiak,
%8,8rekin.
EAEko atzerriko egoiliarren artean, amerikarrak %45 ziren, eta
hauen arteko gehienak hegoamerikarrak: Kolonbia, Bolivia, Ekuador eta
Brasilgoak ziren atzerritarren %26,5 eta amerikarren %59.
Europarrak %26,7 ziren, eta talde honetan errumaniarrak
atzerritar guztien %10,7 ziren. Paradoxikoki, errumaniarrak europarren
arteko %40 ziren Portugaldarrak gutxiago ziren errumaniarrak baino,
baina dezente gehiago ziren proportzioan (%21,7).
Afrikarren proportzioa %21,9 zen. Marokoarrak ziren gehienak
baina ez ziren %50era heltzen, eta haien ondotik zeuden aljeriarrak
(%16,8). Txinatar eta pakistandarrak %5,1 ziren, EAEn zeuden ia asiar
bakarrak izanik (%80).
Hiriburuak aintzat harturik, nazionalitateen banaketa,
kontinenteen arabera, askotarikoa zen 2011ko urtarrilaren 1ean. Bilbon
eta Donostian atzerritarren %50 baino gehiago amerikarrak ziren; Bilbon
boliviar eta kolonbiarrak amerikarren %51 ziren, eta Donostian banaketa
askotarikoagoa zen.
Bi hiriburu hauetan europar eta afrikarren banaketa ezberdina
zen. Horrela, Donostian, europarrek, frantsesengatik, pisu handiagoa
zuten, %31,5ekin, eta afrikarrak %8. Bilbon ez zegoen horren alde
handirik bi kontinente horien artean: afrikarrak %21,9 ziren eta
europarrak %16,5.
Gasteizen ez zen hain ezberdina kontinenteen araberako
nazionalitate-taldeen banaketa. Amerikarrak ziren ugarienak baina
atzerritarren %38,1 besterik ez ziren. Ondoren afrikarrak zeuden,
ehunekoen arteko aldea 4 puntu baino txikiagoa izanik; talde honetan
aljeriarrak nabarmendu ziren (%26), EAE osoan %17 baino gutxiago izanik.
Europarrak %19,3 ziren, portugaldar eta errumaniarrak denen %51 izanik,
oso antzeko ehunekoekin. Bilbon errumaniarrak europar guztien %46,2
ziren, eta Donostian %13,4 besterik ez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario