Eitb.com, Erredakzioa, 2012/06/02
Autonomia Erkidegoak 2012ko lehen hiruhilekoan aurrekontuen oreka
mantentzea lortu dute (ez dute defizitik sortu), Cristobal Montoro
Espainiako Ogasun ministroak esan duenez. Ostiral honetako Ministroen
Kontseiluan, autonomia erkidegoen urteko lehen hiru hilabeteetako
aurrekontuen txostena aztertu dute, eta horren berri eman du
prentsaurrekoan ministroak.
Estatuko Ogasunak eman dizkien aurrerakinei esker (5.000milioi euro inguru)
lortu dute oreka hori erkidegoek. Izan ere, laguntza hori gabe, 2012ko
urtarrila eta martxoa bitartean autonomia erkidegoetako defizita
negatiboa izan da (% -0,45). Euskal Autonomia Erkidegoa izan da
aurrerakinik gabe superabita lortu duen erkidego bakarra ( % 0,25).
2011ko aldi berean, erkidegoek lurraldeko BPGren % 0,75eko defizita
izan zuten. Montorok prentsaurrekoan gogoratu duenez, erkidego guztiek %
1,5eko defizit-helburu lortu behar dute aurten.
Aurrerakinak jaso ondoren, 8 erkidegok lortu dute superabita: Euskal Autonomia Erkidegoa, Aragoi, Asturias, Balearrak, Gaztela-Mantxa, Gaztela Leon eta Katalunia.
Valentziak oreka lortu du aurrekontuetan (%0,00); eta beste zortzi erkidegok defizitarekin
bukatu dute lehen: Andaluziak, Kanariar Uharteak, Kantabriak,
Extremadurak, Galiziak, Madrilek. Murtziak eta Nafarroak. Azken horrek, %
1,44ko defizita izan du.
Erkidegoetako defizit (-) eta superabit (+) zenbatekoak, 2012ko urtarrila eta martxoa bitartean:
Aurrerakinik gabe
Andaluzia: -0,60
Aragoi: -0,20
Asturias: -0,23
Balearrak: -0,28
Kanariak: -0,30
Kantabria: -0,47
Gaztela-Mantxa: -0,28
Gaztela eta Leon: -0,24
Katalunia: -0,46
Extremadura: -0,55
Galizia: -0,56
Madril: -0,48
Murtzia: -0,85
Nafarroa: -1,44
Errioxa: -0,16
Valentzia: -0,70
EAE: 0,25
Aurrerakinekin
Andaluzia: -0,44
Aragoi: 0,07
Asturias: 0,11
Balearrak: 0,57
Kanariak: -0,30
Kantabria: -0,02
Gaztela-Mantxa: 0,59
Gaztela eta Leon: 0,08
Katalunia: 0,45
Extremadura: -0,23
Galizia: -0,19
Madril: -0,10
Murtzia: -0,61
Nafarroa: -1,44
Errioxa: 0,26
Valentzia: 0,00
EAE: 0,25
Aurrerakinik gabe
Andaluzia: -0,60
Aragoi: -0,20
Asturias: -0,23
Balearrak: -0,28
Kanariak: -0,30
Kantabria: -0,47
Gaztela-Mantxa: -0,28
Gaztela eta Leon: -0,24
Katalunia: -0,46
Extremadura: -0,55
Galizia: -0,56
Madril: -0,48
Murtzia: -0,85
Nafarroa: -1,44
Errioxa: -0,16
Valentzia: -0,70
EAE: 0,25
Aurrerakinekin
Andaluzia: -0,44
Aragoi: 0,07
Asturias: 0,11
Balearrak: 0,57
Kanariak: -0,30
Kantabria: -0,02
Gaztela-Mantxa: 0,59
Gaztela eta Leon: 0,08
Katalunia: 0,45
Extremadura: -0,23
Galizia: -0,19
Madril: -0,10
Murtzia: -0,61
Nafarroa: -1,44
Errioxa: 0,26
Valentzia: 0,00
EAE: 0,25
No hay comentarios:
Publicar un comentario