Iturria: Rebeldia de los inmigrantes. |
Chicagoko goi-bilera
Hainbat zauritu eta 45 atxilotu, NATOren aurkako protestetan
EITB, Erredakzioa, 2012/05/21
Milaka pertsona bildu dira NATOren operazio militarren eta defentsako gehiegizko aurrekontuen kontrako manifestazioetan.
Hainbat lagun zauritu dira eta 45 pertsona atxilotu dituzte NATOren kontra egin dituzten protestetan, Chicagon. Erakundea bertan egiten ari den goi-bileraren lehenengo egunean izan dira protesta nagusiak, bart.
Chicagoko Poliziaren arabera, lau agente zauritu dira, horietako bat larri. Gainera, 45 manifestari atxilotu dituzte agenteei eraso egiteagatik eta desobedientziagatik.
Abokatuen Elkarte Nazionalak, NATOren kontrako manifestarien izenean, poliziaren kargak gutxienez 12 pertsona zauritu dituela eta 60 pertsonatik gora atxilotu dituztela jakinarazi du.
Milaka manifestari
Milaka pertsona elkartu dira McCormick Place NATOren goi-bilera egiten ari diren egoitzaren parean operazio militarrak eta defentsako gehiegizko aurrekontuak salatzeko.
Manifestazioaren amaieran, Poliziak bertatik alde egiteko deia egin die manifestariei. Gehienek jaramon egin diote ingurua uzteko deiari eta era baketsuan amaitu da protesta.
Hala ere, Chicagoko Udaleko iturriek azaldu dutenez, 50-75 manifestari inguruk ez dute bertatik joan nahi izan eta Poliziaren hesia urratzen saiatu dira.
Horren kontra, poliziek manifestariak inguratu dituzte eta borrekin eraso egin diete.
Albiste gehiago:
Albiste gehiago:
- El movimiento Ocupa prepara la cumbre de la OTAN en Chicago con varias movilizaciones. Activistas de Ocupa Chicago convocan una serie de manifestaciones en vísperas de la cumbre. RT, 18 may 2012.
- Chicago ante un ‘terremoto’: 2.500 manifestantes exigen disolución de la OTAN. OWS afirma que el organismo usa el dinero recaudado por los impuestos para bombardear, destruir y asesinar a civiles. RT, 19 may 2012.
- Afganistanen 2015etik aurrera zer egin aztertuko du gaur NATOk. Aliantzaren tropak 2014 urteko amaiera arte izango dira herrialde horretan. EITB, ERREDAKZIOA, 2012/05/21
No hay comentarios:
Publicar un comentario