- Grezia, Irlanda eta Portugal muga hori gainditu zutenean erreskatatu zituzten.
- Burtsa, maila baxuenean 2003ko ekainetik.
Kausak, Greziak hauteskundeak deitu eta eurogunetik ateratzeko arriskua areagotu izana, eta Espainiako finantza sektoreak higiezinen harira egin beharko dituen esfortzu berriak.
Aipatzekoa da Grezia, Irlanda eta Portugal 500 puntuko muga gainditu zutenean erreskatatu zituztela.
Gaur, Espainiaren 10 urterako bonoen interesak % 6,508ra igo dira, atzoko saioa % 6,322an bukatu eta gero.
Alemaniako bonoaren errentagarritasuna, berriz, % 1,437koa da, hau da, jaitsi egin da, atzo % 1,469koa izan baitzen.
Bi herrialdeon bonoen arteko aldeak ezartzen du, hain zuzen ere, arrisku saria.
Espainiako
arrisku sariak atzo ere ezarri zuen marka berria, Greziak berriro ere
hauteskundeak deitu beharko dituela jakin eta gero.
Greziaren arrisku saria 2.789 puntutan dago, Italiakoa 457 puntutan, eta Portugalgoa 1.025etan.
Burtsa ere aldapan behera
Espainiako
burtsak ere zenbaki gorritan hasi du saioa. Hori horrela, 09:00etan %
1,15 egin du behera, 6.623 puntutara jaitsita, hots, 2003ko ekainetik
izandako maila baxuenera.
Aurten, Ibex 35 adierazlea % 22,69 jaitsi da.
Galera handienak Bankiak izan ditu, % 6,07 jaisten ari baita. Urtea hasi zenetik, burtsan zuen balioaren % 51 galdu du.
Bestalde,
Santander % 1,78 jaisten ari da, Inditex, % 1,23; BBVA % 1,36;
Iberdrola % 1,20; Repsol % 1,29; Telefonica % 0,89 eta Endesa % 0,88.
eitb.com, erredakzioa, 2011/07/12
Egunotan
arrisku-saria albiste da, Espainiako ekonomiarentzat kaltegarri izaten
ari baita. Baina, badakigu zer den eta nola kalkulatzen den?
Arrisku-saria
inbertitzaileek herrialde ''arriskutsu'' baten zorra ordaintzeko
exijitzen duten gainprezioa da, arriskuz libre dagoen herrialde batekin
alderatuta.
Demagun inbertitzailea zarela eta herrialde baten zorra
erosi nahi duzula. Zergatik inbertituko zenuke Grezian, Alemania
seguruagoa bada eta Greziak dirua ez itzultzeko arriskua badago? Greziak
interes handiagoa ordainduko duelako, arrisku horren truke.
Hain zuzen ere, operazioaren arriskua orekatzeko inbertitzaileek lortu nahi duten plusa da arrisku-saria, eta herrialdearen 10 urterako bonoak Alemaniakoekin alderatuta kalkulatzen da, herrialde hori Europako seguruena eta egonkorrena baita.
Adibide bat: Espainiaren 10 urterako bonoen errentagarritasuna
% 6,099koa bada, eta Alemaniakoenena % 2,621ekoa, aldea % 3,478koa
izango da, hau da, 347 oinarrizko puntukoa. Kasu horretan, Espainiaren
arrisku-saria 347 puntukoa izango da.
Herrialde batentzat, arazo larria da arrisku-sari handia izatea, gehiago ordaindu beharko baitu inbertitzaileei dirua itzultzeko.
eitb.com, erredakzioa, 2012/05/16 Informazio gehiago
- Zer da 'corralito'a?
- Kontsultatu Burtsa
- Crisis de deuda: La prima de riesgo se relaja tras tocar máximos históricos. La posible compra de deuda por parte del BCE ha frenado la escalada del riesgo país, que llegó a 507 puntos. Iturria: levante-emv.com, 2012/05/16.
El Ibex-35 marca nuevo mínimo anual y la prima de riesgo se relaja tras superar 500 puntos
RTV, 16 may 2012
El Economista, 16 may 2012
Bideoa: El gobierno español y el "corralito"
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario