EITB.com, Erredakzioa, 2012/05/04
Eusko Jaurlaritzak diru kopuru hori emango die EAEko enpresa-erakundeei (Confebask, SEA, Cebek eta Adegi) eta merkataritza ganberei.
Eusko Jaurlaritzak 2,8 milioi euro emango dizkie EAEko
enpresa-erakundeei (Confebask, SEA, Cebek eta Adegi) eta autonomia
erkidegoko merkataritza ganberei, enpresen lehiakortasuna hobetzeko
neurriak garatzeko asmoz.
Ekarpen hori ostiral honetan
Gasteizen Patxi Lopez lehendakariak eta lehen aipatutako erakundeek
sinatutako hitzarmenean jasota dago.
Orain arte Eusko Jaurlaritzak enpresa-erakundeekin eta merkataritza ganberekin bereizita sinatzen zituen hitzarmenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario