EITB, Erredakzioa, 2012/05/25
Espainiako finantza sistemaren historian erreskaterik garestiena da. Halaber, Administrazio kontseilu osoak dimititu du, Goirigolzarri presidenteak eta Verdu kontseilari delegatuak izan ezik.
BFA-Bankia taldeak 19.000 milioi euroko laguntza publikoa
eskatu dio Estatuari. Aurretik, jada, 4.465 milioi euro inbertitu ditu
jada Estatuak Bankian, eta, dagoeneko, Espainiako finantza sistemaren
historian erreskaterik garestiena da.
Bankiak
eskatutako laguntza publikoa Gobernuak derrigortutako onbideratzea
betetzeko, Deloitte auditoreak antzemandako kapital-beharrei aurre
egitekoa eta etorkizuneko balizko arazoak konpontzeko erabiliko dute.
Luis de Guindosek iragan asteazkenean iragarri zuen Gobernuak beharrezko laguntza guztia emango
ziola Bankiari, baina ekonomia ministroak 15.000 milioi eurokoko
laguntza aurreikusi zuen finantza sistema osoari laguntzeko.
Bankiaren kotizazioa eten dute
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Bankiaren kotizazioa behin-behinekoz etetea erabaki du, balioen negoziazioan eragina eduki lezaketen egoerak saihesteko.
Ostegunean, Bankiako akzioak 1,57 euroko prezioan geratu ziren, balioaren % 7,43 galduta.
Era
berean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Banco Financiero y de
Ahorros (BFA) erakundearen kotizazioa ere eten du, Bankiaren ardatza
delako.
Taldeak hornidurarako 25.000 milioi euro behar dituela adierazi du, nahiz eta inpaktu “garbia” 19.000 milioi eurokoa izan.
Zati
handiena kartera higiezinena da, 12.745 milioi. Kopuru horri 5.500
milioi euro gehitu behar zaizkio, finantza egoerak okerrera egiten badu.
BFA-Bankiak 6.700 milioi euro behar ditu aktibo fiskaletan
eta parte hartzaileen zorroan (merkatu prezioan daude orain) dituen
minusbalioei aurre egiteko.
Bankiak iaz 2.979 milioi euroko galerak
izan zituen, otsailean izandako 309 milioi eurotik urrun, erakundea
oraindik nazionalizatu ez zutenean, eta kontuak ikuskatu gabe zeudenean.
Administrazio kontseilu osoak dimititu du, presidenteak eta kontseilari delegatuak izan ezik
Bankiako
administrazio kontseilua osoak ostiral honetan dimisioa aurkeztu du,
Jose Ignacio Goirigolzarri presidenteak eta Francisco Verdu kontseilari
delegatuak izan ezik, erakundeak ohar batean jakitera eman duenez.
Albiste gehiago:
- Espainiako Bankuko Gobernadoreak Bankia kasua azaldu nahi du
- Estatuak beharrezkoa den diru guztia emango dio Bankiari
- Goirigolzarri, eskarmentu handiko bankari bat Bankiarentzat
- Ocho de cada 10 euros del rescate de Bankia irán a cubrir el agujero de créditos mal concedidos. De los 19.000 millones de dinero público que Bankia necesita para seguir existiendo 15.600 (más del 80%) servirán para cubrir los agujeros negros que han dejado en el camino el estallido de la burbuja inmobiliaria y la concesión de créditos dudosos. El resto se explica en su mayoría por el deterioro de la bolsa. lainformacion.com, 26/05/2012 12:35 | Álex Medina R.
- El Gobierno activará la máquina de fabricar deuda pública para tapar el agujero de Bankia. elEconomista.es,27/05/2012.
- EUROGUNEA KRISIAN. ESPAINIA MERKATUEN JOMUGAN. Bankiak ez du baztertu diru gehiago behar izatea. Balizko irabaziak erabiliko dituzte erakundea zuzentzeko diru gehiago behar izanez gero. Berria.info » Papereko Edizioa » Ekonomia, 2012-05-29.
No hay comentarios:
Publicar un comentario