Espainiako Gobernuak murrizketak onartu ditu, Osasunean eta Hezkuntzan
EITB. com, Erredakzioa, 2012/04/20
Ministroen Kontseiluak Osasunean 7.000 milioi euro aurrezteko murrizketa onartu du ostiral honetan; halaber, Hezkuntzan 3.000 milioi murrizteko plana onartu dute.
Ministroen Kontseiluak Errege Lege Dekretua onartu du ostiral honetan Osasunaren gastua 7.000 milioi euro aurreztuko, Osasun Publikoaren "egonkortasuna" eta "unibertsaltasuna" bermatzeko, eta aldi berean, zerbitzuaren gehiegizko erabilerari amaiera jartzeko.
Onartutako neurrien artean, hiritarren errentaren arabera sendagaien "koordainketa" aurrera atera da. Halaber, ordaindutakoaren araberako erretiro pentsioak dituztenek sendagaien % 10 ordaindu beharko dute; erretiro pentsioaren arabera, gehienez 8 eta 18 euro artean ordaindu beharko dituzte hilean. Bestalde, erabat doakoak izango dira botikak prestaziorik gabeko langabeentzat eta kontribuziorik gabeko erretiro pentsiodunentzat.
Ministroen Kontseiluak legea aldatzea adostu du, eta "Espainiara osasun zerbitzua erabiltzera soilik etortzea” debekatuko dute, ‘osasun turismoari’ amaiera jarrita 1.000 milioi euro aurrezteko.
Dekretuak zerbitzuen zorro bakarra ezartzeko oinarriak ezarri ditu, espainiar guztiek Erkidego guztietan zerbitzu berdina jasotzeko. Gobernuaren hitzetan, "doakoak izaten jarraituko" dira.
Sendagaiak eta teknologia erosteko Plataforma Zentralizatuaren eta sendagai generikoen erabilera sustatzea, sendagaiak merketzea eta tratamenduen ontziak egokitzea erabaki dute, osasun gastua murrizteko.
Ikasle gehiago, gelatan; eta, matrikula garestiagoak, Unibertsitatean
Halaber, Ministroen Kontseiluak beste Errege Lege-dekretu onartu du erkidegoei eskoletako eta institutuetako ikasleen kopurua handitzea baimentzeko, eta datorren urtetik aurrera unibertsitate publikoetako matrikulak garestitzeko. Hori guztia erkidegoetako 1,5eko defizita murrizteko helburuarekin.
Orain Kongresuak berretsi beharko du araua, baina 3.000 milioi euroko aurrezpena ekarriko die erkidegoetako aurrekontuei; izan ere, erkidego bakoitzak zein neurri hartu eta nola erabili aukeratuko baitu, bere beharren arabera.
Gradu titulazioetan, batez beste, ikasleek gastu osoaren % 15 ordaintzen dute egun; baina, etorkizunean ikasle berriek % 25 ordaintzea proposatzen du Gobernuak. Horren ondorioz, tasek % 66 egin lezakete gora.
Igoera handiagoa izango da ikasleak ikasturtea errepikatzen badu. Bigarren matrikula egiten dutenentzat, kostuaren % 30 eta % 40 bitartekoa izan daiteke igoera. Hirugarren matrikularen kasuan, % 65 eta % 75 bitartekoa; eta laugarren matrikula egin behar dutenentzat, %90 eta %100 bitartekoa.
Unibertsitateko hezkuntzatik kanpo, ikasleen kopurua gela bakoitzean gehienez % 20 handitzea onartu dute. Orain arte gehienez 25 ikasle ziren gela bakoitzeko haur-hezkuntzan, eta 30 bigarren hezkuntzan.
Beste neurrietako batek irakasleen lanorduei eragiten die. Ildo horretan, Ministroen Kontseiluak irakasleen asteko ikastorduen zati bat gutxienez 25 ordutan haur-hezkuntzan eta 20 ordutan bigarren hezkuntzan ezartzea onartu du.
Baldintzak atzerritarrei, Osasun publikoa erabiltzeko
Baldintzak atzerritarrei, Osasun publikoa erabiltzeko
Ana Mato Osasun, Gizarte Gaietako eta Berdintasun ministroak iragarri duenez, Gobernuak Atzerritarren Legea aldatuko du, eta atzerritarrei erroldatzeko unean Osasun zerbitzuak erabiltzeko zenbait baldintza eskatuko zaizkie. Bestalde, nazioarteko zenbait osasun hitzarmen aztertuko dituztela esandu Matok; izan ere, herri "askok" ez diote Espainiari zor dioten dirua ordaintzen.
RTVEko presidentea, Kongresuaren gehiengo osoz
RTVEko presidentea, Kongresuaren gehiengo osoz
RTVEko presidentea Kongresuaren gehiengo osoak aukeratu ahal izango du aurrerantzean. Neurri horren bidez, RTVEko presidentearen hautaketa-prozesua jasatenari den blokeoarekin amaitzea nahi dute, alderdien arteko adostasun ezakkargua hutsik utzi baitu urtebetez.
Argentinako biodieselaren sarrera, murriztuta
Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak ministerioaren agindu bat aurkeztu du Ministroen Kontseiluan, Espainiako instalazioetan biodieselaren ekoizpenaren kuotak ezartzeko. Horrek, Argentinatik ekarritako biodieselaren sarrera murriztuko du. Neurria Argentinak YPFren % 51 desjabetzeko erabakiari erantzuteko hartu dute.
Albisteak (3)
- Rajoy: 'Ez dago dirurik zerbitzu publikoei erantzuteko'
- Ikasleen kopurua gela bakoitzean gehienez % 20 haziko da
- Euskadik halabeharrez ezarri beharko du sendagaien koordainketa
Informazio gehiago
- Zertan datza sendagaien koordainketa?
- Atzerritarrei osasun txartela eskuratzeko baldintzak gogortuko dizkie Espainiak. Ministro kontseiluan hezkuntza eta osasun arloko murrizketak onartu ditu Espainiako Gobernuak. Botiken berrordainketa erkidego guztiek ezarri beharko dutela ziurtatu du eta erkidegoetako telebista publikoei buruzko lege proiektua ere onartu du. Patxi Lopez lehendakariak Legebiltzarrean adierazi du ez duela izan nahi "ongizatea bukatuko duen lehendakaria"; baina Jaurlaritza ez dela "intsumisoa" izango bete beharreko neurriekin. Berria.info 2012-04-20 - 18:47:41
- Gemma Zabaletak dio etorkinei osasun txartela eskuratzeko oztopoak jartzea "gogorra eta okerra" dela. Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren arabera, hutsegite handiena da erroldatzea onartzea eta lan egitea galaraztea. Atzo Espainiako Gobernuko Osasun ministroak iragarri zuen erroldatzeko irizpideak zaildu egingo dizkietela etorkinei. Berria.info 2012-04-21 - 12:41:57
- Confebask -Euskal patronala- erreformen alde azaldu da baina murrizketak etetea eskatu du. Euskal patronalak krisiari aurre egiteko erreformak "ezartzea" eskatu baina "murrizketak gelditzea" aholkatu du, "horrek porrotara eramaten gaituelako eta horrela ez dugu aurrera egingo". EITB.com, Erredakzioa, 2012/04/21
- UGTk eta CCOOk 'salbuespen egoera'ren kontra mobilizatzera deitu dute. Sindikatuek apirilaren 29an kalera irteteko deia egin diete herritarrei Espainiako Gobernuak sortu duen "salbuespen egoera ekonomiko eta soziala" salatzeko. EITB.com, Erredakzioa, 2012/04/20.
- Osakidetzak modu irregularrean dauden etorkinak artatuko ditu. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogor salatu du Espainiako Gobernuaren jokaera, Autonomia Erkidegoek dituzten eskumenak "kontutan hartu gabe" murrizketak erabaki dituelako. EITB.com, 2012/05/03.
- Saioa Legebiltzarrean: Jaurlaritzak Konstituzionalera joko du murrizketen aurka. Lehendakariak iragarri du "neurriak" hartuko dituela Osasuneko eta Hezkuntzako murrizketak EAEn ez ezartzeko. EITB.com, Erredakzioa, 2012/05/04.
- Haserre handia pentsiodunen artean. Kontribuzio erretiro-pentsioak dituzten erretiratuek sendagaien % 10a ordaindu beharko dute; erretiro pentsioaren arabera, hilean gehienez 8 eta 18 euro artean ordaindu beharko dute. EITB.com, 2012/04/18
- Pentsiodun gehienak ez daude batere konforme botiken koordainketarekin. Jaurlaritza Rajoyk botiken koordainketa ezarriko ote duen beldur da. Horren kontra egon arren, derrigorrezkoa bada Euskadin ere indarrean jarri beharko da neurria. EITB.com, 2012/04/19
- Zeintzuk izango dira Gobernuaren neurrien ondorioak EAEan?. Isabel Celaak, Hezkuntza sailburuaren adierazpenak, eta Gobernuaren neurriek EAEan izango dituzten ondorioak aztertu dira Maddalen Iriartek gidatzen duen programan. Azpimarra, EITB.com, 2012/04/19
- Vídeo realizado por el PSOE #vanaportodo para denunciar los recortes del Gobierno de Rajoy. YouTube. Publicado el 21/04/2012 por psoe
No hay comentarios:
Publicar un comentario