2012/04/30

INEren datuak: Espainiako ekonomiak % 0,3 egin du behera eta atzeraldian sartu da

EITB, Erredakzioa, 2012/04/30

Bi hiruhilekotan jarraian egin du behera BPGk. Urte arteko datuari dagokionez (iazko garai bereko datuarekin alderatuta), ekonomiak % 0,4 egin du behera.

Espainiako ekonomia atzeraldian sartu da % 0,3ko beherakadarekin.


INEk jakinarazitako datua, hala ere, Espainiako Bankuak iragan astean iragarritakoa baino hamarren bat txikiagoa da.

Urte arteko datuari dagokionez (iazko garai bereko datuarekin alderatuta), ekonomiak % 0,4 egin du behera.

Espainiako barne eskaria nabarmen murriztu delako egin omen du atzera ekonomiak. Hala ere, esportazioen gorakadak arindu egin du datu txarra.
INEk datorren maiatzaren 17an emango du BPGren behin betiko datua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...