2012/04/15

Espainiako Bigarren Errepublikaren urteurrena

Espainiako Errepublika ezarri zela 81 urte betetzen dira gaur. Aurten ere urteurren ekitaldiz eta omenaldiz bete ditu Euskal Herriko hainbat herri

EITB, 2012/04/14

Baliteke Urquijok Donostia salatzea, Errepublikako bandera igo ostean

EITB, ERREDAKZIOA
2012/04/15
EAEko Gobernuko ordezkariak Donostiako Bilduko gobernuak izan dezakeen legezko erantzukizuna aztertuko du, larunbat honetan bandera errepublikarra Udaletxeko aurrekaldean jartzea

  • Donostiako Udalak II.
Carlos Urquijo EAEko Gobernuko ordezkaria Donostiako Udaleko Bilduko gobernuaren aurkako "neurri legalak" aztertuko ditu, larunbat honetan Udaletxearen aurrekaldean Errepublikako bandera jarri ostean.
Gobernuko Ordezkaritzaren iturriek zabaldu dutenez, hartutako erabakiak ekar dezakeen "legezko erantzunkizuna" aztertuko du Urquijok. II. Errepublikaren urteurrenaren harira, ostiral honetan Donostiako Udaleko Batzordeak bandera errepublikarra jartzea adostu zuen.
Ordezkariaren aburuz, jazotakoa "Bilduk legezkotasunari maiz egindako beste mezpresu bat besterik ez da, koalizio independentistak Gipuzkoako gizartearen elkarbizitza tenkatzea duelako helburu". Gobernuko Ordezkaritza honen inguruan ari da informazio biltzen beste Udaletxeetan antzeko jazoera izan diren jakiteko.
Donostiako Udaleko iturriek esan dutenez, Errepublikako bandera jartzea erabaki denean, "aurreko alditan erabilitako protokolo bera jarraitu dugu, esaterako, Tibeti, Palestinari edo Saharari elkartasuna erakusteko horien bandera jarri dugunean". 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...