2012/03/02

EAEko langabezia-tasak % 2,2 egin zuen gora

Langabeziaren datuak

Langabeziak % 2,2 egin zuen gora otsailean, 159.667 pertsonaraino

Eitb.com, 2012/03/02

Epainian langabeziak 112.269 pertsonaraino igo zen otsailean, % 2,22, eta langabe kopurua 4.712.098 pertsonetan kokatu da.


Foto: amaliorey.
Argazkia: amaliorey.com
EAEko langabezia-tasak % 2,2 egin zuen gora aurreko hilarekin alderatuta, eta 159.667 pertsonetan kokatu da, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak gaur argitaratutako datuen arabera.

Iazko datuekin alderatuta, langabeziak 13.874 pertsonetan egin zuen gora otsailean, 2011n baino % 9,54 gehiago.

Nafarroan, 1.795 langabe ( % 3,58) gehiago izan ziren, eta langabeen kopurua 51.944 pertsonetan kokatu da.

Espainian, langabeziak 112.269 pertsonaraino igo zen otsailean, % 2,22, eta langabe kopurua 4.712.098 pertsonetan kokatu da.

Lurraldeka, Araba da langabezia gehien izan duen lurraldea, % 2,53 (612 langabe gehiago); Bizkaian, % 2,35 (2.064 langabe gehiago); eta, Gizpukoan, % 1,79 (787 langabe gehiago).
Bestalde, 1.951 gizon langabe (% 2,58) gehiago izan ziren EAEn, otsailean, eta 1.512 emakume langabe gehiago (% 1,88).

Adinei dagokienez, 25 urte azpikoen artean 726 langabe gehiago izan ziren. 45 urte baino gehiagokoen kopuruak, halaber, 646 pertsonetan egin zuen gora, eta 25 eta 45 urteen arteko langabeen kopurua 2.091eraino heldu zen.

Industria sektorean % 1,58 gora egin zuen. Zerbitzuetan % 1,95 egin zuen gora; eraikuntzan, % 2,16, eta lehen sektorean, % 2,58.

Albisteak (5)

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...