2012/12/04

Ondasunak ezkutatzea eta dirua zuritzea egotzita atxilotu dute Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren presidente ohia

Diaz Ferranek 150.000 euro eta kilo bat urre zituen etxean. Operazioaren barruan 9 lagun atxilotu dituzte guztira.


Eitb.com, 2012/12/03



Territorio Vergara, 2011.08.28

Gerardo Diaz Ferran, Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren presidente ohia, eta Angel de Cabo Nueva Rumasako eta Marsanseko presidentea atxilotu ditu Poliziak, ondasunak ezkutatzea eta dirua zuritzea egotzita. 


CEOEko presidente ohiaren etxean 150.000 euro (eskudirutan) eta kilo bat urre aurkitu ditu Poliziak. Angel de Caboren etxebizitzan, berriz, milioi bat euro atzeman dute.


Zehazki, Meliá, Viajes Iberojet, Pullmantur eta AC Hoteles enpresei 45 milioi euroko ondasunak ezkutatzea egotzi diete atxilotuei. Guztira, 9 lagun atxilotu ditu Poliziak operazio horretan, eta Estutako zenbait hiritan miaketak ere egin dituzte.


Madrilen, bere etxean atxilotu dute Gerardo Diaz Ferran. Atxiloketa, AC Hoteles, Melia, Pullmantur eta Orizonia taldeek jarritako kereila batekin lotuta dago. Gerardo Diaz Ferran eta Gonzalo Pascual (azken hau hilda dago) Marsans bidaia agentziako jabe ohien eta Angel de Cabo egungo jabearen aurka ondasunak ezkutatzeagatik jarri zuten salaketa. Enpresaren buru zeudenean kudeaketa txarra egitea egozten diete, baita dirua bidegabe hartzea ere. 40 milioi euro eskatzen dizkiete iruzurra egiteagatik eta ondasunak bahitzea ekiditeko ondasunak ezkutatzeagatik.


Auzia Eloy Velasco instrukziozko 6. zenbakiko epailearen esku gelditu da, eta litekeena da atxilotuek bihar bertan deklaratzea.


Auzitegi Nazionalean hiru auzi ditu dagoeneko Diaz Ferranek


Gerardo Diaz Ferranek beste bi auzi ditu dagoeneko Auzitegi Nazionalean, eta beste zenbait prozedura hainbat merkataritza-epaitegi eta auzitegi penaletan. Hala, Gerardo Diaz Ferran Caja Madrid kutxak emandako 26 milioi euroko kreditu batengatik ere badago inputatua, baita Marsans enpresaren porrotarengatik ere. Lehen auzi honengatik deklaratzeko deituta zegoen asteazken honetarako.


BIDEOAK

  Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidente ohia atxilotu dute Madrilen


  • Cospedal resta responsabilidad a Díaz Ferrán. Europa Press, YouTube, 2009.12.23.     Iruzkina:  "La secretaria general del PP, María Dolores de Cospedal, se mostraba a finales de 2009 comprensiva con el entonces presidente de la patronal Gerardo Díaz Ferrán. Cospedal aseguraba que había que separar la labor del empresario como tal -"que como muchos otros, lo está pasando mal y la culpa no se puede echar siempre sobre una persona"- y la de la presidencia de la CEOE. El día anterior, Díaz Ferrán había decretado la muerte de su aerolína Air Comet y dejado en tierra a miles de pasajeros pocos días antes de Navidad. Hoy, está en la cárcel acusado de vaciar el Grupo Marsans para no pagar a los acreedores". 2012.12.07. http://www.eldiario.es/lacrispacion/comprension-Cospedal-Diaz-Ferran_6_77052299.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...