2012/08/13

Euskadiko jaiotza-tasa Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik da

1.000 BIZTANLEKO 9,7 JAIOTZA
 
BILBO, 2012/08/13  (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) jaiotza-tasa Europar Batasuneko (EB) 27 estatuetako batez bestekoaren azpitik da. Izan ere, Euskadin 1.000 biztanleko 9,7 jaiotza dauden bitartean, Europar Batasunean 10,7.  

   Eustat-ek jakinarazitako datuen arabera, EAEko jaiotza-kopurua txikienetako bat da Europar Batasunean, Eustaten 2010eko datuen arabera. 1.000 biztanleko 9,7 jaiotza daude; EBko batez bestekoa 10,7 da. Erkidegoaren azpitik Malta (9,6), Portugal (9,5), Austria (9,4), Italia (9,3), Hungaria (9), Letonia (8,6) eta Alemania (8,3) daude. Tasarik altuenak berriz, Irlanda (16,5), Erresuma Batua (13) eta Frantzia (12,9) dira. Espainian ostera, 1.000 biztanleko 10,5.

   Oraingo datuak 1975ekoekin alderatuz gero azken 30 urteetako errotiko aldaketa ikusten da, orduan Euskadin 1.000ko 19,1 baitzen batez bestekoa. Urte hartan, Espainian 18,8koa zen eta EB osatzen dutenen artean adierazle hau 14,7 zen, beraz, urteen arteko (1975-2010) aldea Euskadin bezain nabarmena ez da, inondik ere.

   Heriotzei dagokienez, 1975ean 1.000 biztanleko 7,1 zen EAEn,  2010ean 8,9; Espainian 8,4 eta 8,3. Europar Batasuneko datuak ikusiz gero, 1975ean 1.000ko 10,7 heriotza ziren, eta 9,7 2010ean.

   Azkenik, nabarmentzekoa da Euskal Autonomi Erkidegoak zuela 2010ean 65 urte edo gehiagoko biztanleriaren portzentajerik altuena (%21,1) Europar Batasuneko herrialde guztien artean, eta gainera 15 urte edo gutxiagoko portzentajerik txikiena (%14,6), europar batez bestekoa %15,6 delarik. Espainian %16,9 eta %14,9.

   Gainera, erreferentziatzat 2000. urtea hartuz gero, EAEn %17,2 ziren 65 urte edo gehiagoko pertsonak eta %12 14 urte baino gutxiagokoak; Espainiaren kasuan, portzentaiak %16,8 eta %14,9 ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...